EMANALDIA | ‘Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1’ dokumentala, Arrasaten

‘Arantzazu’ dokumentala, udaberrian plazaz plaza. Pello Sarasuak zuzendu eta Arteman Komunikazio Agentziak ekoiztutako Arantzazu 36 zm, 5 mende, herri 1 dokumentalak hainbat emanaldi izango ditu maiatzean. Arantzazuko ekarpen sozial, kultural eta espiritualei buruzko irakurketa intimoa jasotzen du, eta zazpi frantziskotarren parte-hartzearekin zein Arantzazurekin modu batean edo bestean harreman esanguratsua izan duten hainbat pertsonen hitzekin osatu dute.

By |2024-05-06T15:38:12+02:006 maiatza, 2024|

‘Nuestra libertad’ dokumentalaren emanaldi bira, Bilgune Feministaren ekimenez

Celina Escher Salvadorreko zinegile feministak abortuaren auziaren inguruan sortutako Nuestra libertad (2021) pieza dokumentalaren emanaldi bira antolatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak. Martxoaren 20tik 24ra bitartean, Donostian, Azpeitian, Arrasaten eta Gasteizen izango da ikusgai.

By |2023-03-13T12:50:43+02:0013 martxoa, 2023|

Erreberentzia egingo dio Toundrak ‘Das Cabinet des Dr. Caligari’ filmari

Robert Wiene zinemagile alemaniarraren Das Cabinet des Dr. Caligari (1920) lana oinarri hartuta, zinema eta musika ikuskizuna prestatu du Toundra musika taldeak, Madrilgo Café Kino elkartearen ekimenez, Arrasateko Amaia Antzokian (azaroak 13), Bilboko Arriagan Antzokian (azaroak 14) eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokian (azaroak 15).

By |2021-11-10T14:37:19+02:0010 azaroa, 2021|

Mendi Tour, urteko azken emanaldiak

Abenduaren 4tik 13rako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa ate joka dugunean, bost Mendi Tour emanaldi iragarri berri dituzte azarorako. Errenterian (Niessen Kulturgunea), Amurrion (Amurrio Antzokia), Basaurin (Sozial Antzokia), Elgoibarren (Herriko Antzokia) eta Arrasaten (Amaia Udal Antzokia) egingo dituzte saioak.

By |2020-11-02T12:43:32+02:002 azaroa, 2020|
Go to Top