‘CHINAS’: Zer dio txinatar horrek?

Zuzendaria: Arantxa Echevarria Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Saila: RTVE GALA Jatorri asiarreko neska gazte bat bere lehen jaunartzea egin ondoren kaletik doa, pozik saltari, eta bazar batean sartuko da halako batean, izozki bat nahi du. Txinatarrak dira dendariak, eta bertara sartu den haurra hurbileko dutela ikusirik, beren jatorrizko hizkuntzan zuzenduko zaizkio. Batez ere, saltzailearen alaba. Izozkia nahi duen gaztearen aita sartuko da segidan, eta neskatoak