AGUR ETXEBESTE! | Aroa Sotelo
Pakean utzi beharko pakean dagoena? 2005ean “Aupa Etxebeste!” filma arrakastatsuaren ondorengoa dugu hau. Esnalek eta Altunak Etxebeste familia zoroa berreskuratu dute, oraingoan kutsu serioago batekin. Thriller premisa du pelikula honek: alboko herriko alkatea “malversación de fondos” delakoarengatik atxilotzen dutenean, Patrizio Etxebestek kolokan ikusten du bere alkate postua Bergaran. Ehiza kide (edo ez hain kide) dituen enpresaburuek alkatetza uztera derrigortzen diote, berak ere modu bidegabean diru