Kritika: ‘Trois souvenirs de ma jeunesse’
Zuzendaria: Arnaud Desplechin Urtea: 2015 Herrialdea: Frantzia Paul Dedalusek (Mathieu Amalric) Tayikistan utziko du Frantziara itzultzeko, Roubaix herrian igarotako haur eta gazte garaiak gogoan dituela. Familia giro gorabeheratsuaren erradiografia laburra eta Minsk hirian bizitako abenturak oroitzapen nagusiaren aurrekariak dira. Hala, Esther (Lou Roy-Lecollinet) herrikidearekin unibertsitate garaian edukitako maitasun harremana izango da filmaren muina, beste guztiaren gainetik. Izan ere, lanak drama traza du lehen minutuetan, thriller kutsua