Martxan da XVIII. Mundua eta Giza Eskubideak zinema erakusketa
Nazioartean ekoiztutako zazpi filmek osatuko dute azaroaren 10era arte luzatuko den eskaintza, eta euskal proiektuek protagonismoa izango dute. Saioak Golem Baiona zinema aretoan egingo dituzte, 17:30ean edota 19:30ean abiatuta, eta gonbidatu bereziak bertaratuko dira.