Estreinaldiak: Maiatzak 14
Ilargi Guztiak 1876an, Hirugarren Karlistaldiaren amaiera gertu dagoelarik, emakume misteriotsu batek salbatuko du umezurztegiko birrintzearen ondorioz larriki zauritua dagoen neskatoa. Umeak aurki deskubrituko duen moduan, ordea, aingeruen antza har zezakeen emakumeak itzaletara kateatutako bizitza oparitu egin dio, hilezkortasunaren kondena; gaueko ilunpetan, ilargi guztiak elkarrekin ikusteko promesa. Ilargi guztiak (2021) Igor Legarretaren bigarren film luzea da, hilezkortasunaren gaia abiapuntutzat hartzen duen fantasiazko drama historikoa. Hona euskal zinemagintzak