Zinemaldiko kritika: ‘Agosto’
Zuzendaria: Armando Capo Urtea: 2019 Herrialdea: Kuba / Costa Rica / Frantzia Saila: Horizontes Latinos Historia bakarra dago, baina hura bizi eta kontatzeko hamaika modu dira. Armando Capo zuzendariarena eta nerea, lerro hauek idazten dituen kazetariarena, ez dira berdinak, baina aitortu beharra dut baduela zerbait Horizontes Latinos sailean aurkeztu berri duen Agosto opera primak. Baduela ‘zera berezi bat’. Kuba, 1994ko uda. Aldi Berezian, herrialdeko krisi