Azaroaren 27tik 30era egingo dute Cine CCDonostia jaialdiaren Sail Ofiziala

Datorren ostiralean, azaroak 24, aurkeztuko dituzte hilaren 27tik 30era Cine CCDonostia zinema jaialdiko sail ofizialean ikusgai izango diren filmak. Emanaldiak Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dituzte, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Azaroaren 29ko eta 30eko  saioak, gainera, streaming bidez eskainiko dituzte.