Kritika: ‘A Cure for Wellness’

Zuzendaria: Gore Verbinski Urtea: 2017 Herrialdea: AEB Lockhart gazteak (Dane DeHaan) Wall Streeten egiten du lan, eta bere enpresan gora egitea du helburu. Nagusiek bulegora deituko dute, eta lan bitxi bat enkargatuko diote: zuzendari exekutiboaren bila joateko eskatuko diote, berebiziko garrantzia duen tratu bat ixteko. Kontua da zuzendari exekutiboa Europan dagoela, Suitzako Alpeetako bainuetxe batean, bertatik itzultzeko inongo asmorik gabe. Bada, Lockhart bainuetxe horretara abiatuko

By |2017-03-29T10:14:30+02:0029 martxoa, 2017|

Kritika: ‘La pazza gioia’

Zuzendaria: Paolo Virzi Urtea: 2016 Herrialdea: Italia Villabiondi psikiatrikoko bi emakumek, Beatricek (Valeria Bruni Tedeschi) eta Donatellak (Micaella Ramazzotti), zentrotik ihes egitea erabakiko dute. Pelikulak askatasunean igaroko dituzten orduetan biziko dituzten abenturak kontatuko ditu, eta haien bizitzan sakonduko du. Beatrice eta Donatella zeharo desberdinak dira; mutur batean kokatuko nuke bata, eta beste muturrean, bestea. Beatrice berritsua da, eta gizarte maila altuko herritar ahaltsutzat du bere

By |2017-03-22T10:38:32+02:0022 martxoa, 2017|

Kritika: ‘Es por tu bien’

Zuzendaria: Carlos Therón Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia Arturo (José Coronado), Poli (Roberto Alamo) eta Chus (Javier Cámara) kezkatuta daude, haien alabek mutil lagun berria dutelako. Hain justu, ez dituzte alaben bikotekideak maite, eta, horrexegatik, edozer gauza egiteko prest daude maitasun harreman horiek zapuzteko. Lotsa sentitu aurretik, nahiago izaten dugu isilik egon. Hori dela eta, egunerokoan egin ohi ditugun zenbait gauza ez ditugu aitortzen, lotsagarri ez

By |2017-03-15T10:31:41+02:0015 martxoa, 2017|

Kritika: ‘El guardián invisible’

Zuzendaria: Fernando González Molina Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia Nerabe baten gorpua aurkitu dute Baztan ibaiaren bazterrean, Nafarroan. Hilabete batzuk lehenago hilda aurkitutako beste neska baten heriotzarekin lotuko dute, eta Amaia Salazar inspektoreak (Marta Etura)  hartuko du ikerketaren ardura. Elizondora, bere jaioterrira, itzuli beharko du kasua argitzeko, eta haurtzaroko pasarte eta oroitzapen ilunak etorriko zaizkio burura. Hala, iraganeko mamuak eta Baztan bailarako sineskeriak bidaide, hiltzailea harrapatzeko

By |2019-05-20T14:43:08+02:008 martxoa, 2017|

Kritika: ‘Tarde para la ira’

Izenburua: Tarde para la ira Zuzendaria: Raúl Arévalo Urtea: 2016 Herrialdea: Espainia Madril, 2007. urtea: Curro (Luis Callejo) atxilotu du poliziak, autoarekin ihes egiten saiatzen ari zenean. Bitxi-denda batean lapurreta egiten ari ziren lagunen zain zegoen auto barruan, baina polizia bat-batean agertu eta atzeman du. Lapurrek ihes egitea lortu dute; Curro, ordea, kartzelaratuko dute. Madril, zortzi urte geroago: zigorra bete ondoren, Curro bizitza berri bati

By |2017-02-22T11:01:43+02:0022 otsaila, 2017|

Kritika: ‘Manchester by the Sea’

Zuzendaria: Kenneth Lonergan Urtea: 2016 Herrialdea: AEB Lee Chandler (Casey Affleck) Bostonen bizi da, soto batean, eta mantentze lanak egiten ditu auzo bereko hainbat etxebizitzatan, soldatapeko lan gisa. Egun batean bere anaia Joe (Kyle Chandler)  hil dela jakinaraziko diote, eta bere jaioterrira itzuli beharko du izapideak egiteko eta bere iloba Patricken (Lucas Hedges) ardura hartzeko. Hala, orainari ez ezik, iraganari ere aurre egin beharko dio

By |2017-02-15T11:04:17+02:0015 otsaila, 2017|

Kritika: ‘Split’

Izenburua: Split Zuzendaria: M. Night Shyamalan Urtea: 2016 Herrialdea: AEB Kevin (James McAvoy) bere konfiantzazko psikiatra Karen Fletcherrengana (Betty Buckley) joan ohi da terapia egiteko, pertsonalitate anizkoitza duelako. Hain zuzen ere, 23 pertsonalitate desberdin identifikatu ditu medikuak, baina 24. bat dago ezkutuan, besteak menperatzeko prest. Kontsultatik kanpo, Kevinek etxean igaro ohi du egunerokoa, hiru neska gazte bahituta baititu bertan. Hauek bahitzailearen pertsonalitateak ezagutzen joango dira,

By |2017-02-27T17:24:45+02:008 otsaila, 2017|

Kritika: ‘Paterson’

Izenburua: Paterson Zuzendaria: Jim Jarmusch Urtea: 2016 Herrialdea: AEB Paterson (Adam Drive) autobus gidaria da lanbidez, bere izen bera duen herrian. Laura bikotekidearekin (Golshifteh Farahani) bizi da, elkar maite dute, eta errutina beraren bueltan igaro ohi du bizitza. Hain zuzen ere, Paterson iratzargailurik gabe esnatzen da egunero, zerealak gosaltzen ditu, lanera joateko bide bera hartzen du, autobusarekin joan-etorri finko bat osatzen du lan orduetan eta

By |2017-01-25T12:14:41+02:0025 urtarrila, 2017|

Kritika: ‘La La Land’

Izenburua: La La Land Zuzendaria: Damien Chazelle Urtea: 2016 Herrialdea: AEB Miak (Emma Stone) kafetegi batean egiten du lan, zinema munduko izarretatik gertu. Casting guztietan aurkezten du bere burua, aktore entzutetsu izatea baitu amets. Sebastian (Ryan Gosling) pianista trebe bat da, eta jazz doinuekin maiteminduta dago. Bere kasuan klub bat irekitzearekin egiten du amets, han eta hemen lanean ibiltzen den bitartean. Ametsak amets, Miak eta

By |2017-01-18T11:55:33+02:0018 urtarrila, 2017|

Kritika: ‘Contratiempo’

Zuzendaria: Oriol Paulo Urtea: 2016 Herrialdea: Espainia Adrian Doria (Mario Casas) enpresari gazte arrakastatsu bat da. Egun batean, hotel bateko logela batean esnatuko da, eta bere maitale Laura (Barbara Lennie)  hilda topatuko du. Emakumea hiltzeagatik auzipetuko dute, eta Virginia Goodman abokatu entzutetsua kontratatuko du bere errugabetasuna frogatzeko. 180 minutu izango dituzte pisuzko argudio edo froga bat lortzeko, kartzela zigorra saihestu nahi badute. Pelikula onak eta

By |2017-01-16T12:39:42+02:0011 urtarrila, 2017|
Go to Top