Aritz Ortizen ‘La Rusa’ lehen film luzea VOD plataformetan ikusgai

Aritz Ortiz zinegilearen La Rusa (2018) pelikula estreinatu dute gaur Filmin, FlixOle eta Amazon Prime Video plataformetan. Zuzendari bergararraren lehen film luzea da, Extremaduran igarotako udak abiapuntu hartuz, paisaia abandonatuak eta landa-eremuetatik hirietara egindako emigrazioen ondorioz hustuta geratzen ari diren zonaldeen erretratua egingo duena. Datozen asteetan Amazon Prime Video zerbitzuaren bitartez 100 herrialde baino gehiagotan ere egongo da ikusgai.