‘20.000 especies de abejas’ filma 73. Berlinale jaialdian lehiatuko da
Inoiz ez bezala, euskara entzungo da Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiko sail ofizialean: Estibaliz Urresolaren opera prima Urrezko Hartza irabazteko lehian izango da. Gainerako sailetan ere, euskal parte hartzedun proiektuek parte hartuko dute: Señor y Señora ekoiztetxe donostiarraren Samsara (Lois Patiño), Encounters sailean; eta MUXIKA ZINEMA ekoiztetxe donostiarraren babesa duen Misión a Marte (Amat Vallamajor del Pozo), Berlín Critic’s Week sailean.