Arima: ‘Ilusio optikoa. Irudipen hutsa’

Zuzendaria: Jaione Camborda Urtea: 2019 Herrialdea: Euskal Herria / Espainia   -Ilusio optikoa. Irudipen hutsa. Jaione Cambordak, lau urtez galizan bizi izan den zinemagile donostiarrak, estreinatu berri du bere opera prima: ‘ARIMA’ (2019). Izenburua euskaraz izan arren, Cambordak Galiza nekazaleko herri txiki batean -eta galizieraz, noski- filmatu du thriller psikologiko hau, bost emakumeen arteko harreman ekaiztsua eta hauen ametsak, oroimenak eta desirak aurkezten dituen filma.

By |2020-02-12T15:58:36+02:0012 otsaila, 2020|

‘Arima’: Errealitatea irudimenean murgiltzen denean

Izenburua: Arima Zuzendaria: Jaione Camborda Urtea: 2019   Jaione Camborda zuzendariaren lehen film luzea da, eta errealitatea, irudimena eta ametsak bateratzen ditu lau emakume eta neskatxa baten inguruko istorio honetan. Bi gizon ezezagun azalduko dira protagonista hauen tartean, eta beldurra eta desirak sortuko dituzte. Lehena, kalean zauriturik ageri den gizon bat da, eta bigarrena, mamu edo espiritu bat. Ez dago garbi egiazkoa den edo ez.

By |2020-02-07T13:21:29+02:007 otsaila, 2020|

Estreinaldiak: Otsailak 7

Lur eta Amets Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza bat dute asteburuan, eta bikiak Andere amonaren zaintzapean utzi dituzte. Tximista batek etxeko argiak itzali ditu. "Joango al zarete ganbarara argia piztera?" esan die amona Anderek. Baltasar katua lagun, abentura ugari biziko dituzte amonaren baserriko ganbaran. Euskal Herrian zehar bira egin ondoren, zinema areto nagusietara helduko da Joseba Ponce eta Imanol Zinkunegik zuzendutako aurrentzako animaziozko film hau.

By |2020-02-06T12:08:51+02:006 otsaila, 2020|
Go to Top