Aurkeztu dute ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua

Euskadiko Filmategiak bultzatuta, eta María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatuta, hainbat belaunalditako euskal emakume zinemagileen jarduna errepasatuko duen argitalpena jaio da. Proiektuak “esplorazio akademiko eta dibulgatibo bat” eskainiko du, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskuratu daiteke.

By |2023-02-03T15:27:44+02:001 otsaila, 2023|

Claude Sautet protagonista, 70. Zinemaldiko atzera begirakoan

Irailaren 16tik 24ra bitartean erakutsiko ditu jaialdi donostiarrak zinemagile frantziarraren filmak. Euskadiko Filmategiarekin batera, Zinemaldiak zuzendari eta gidoilariari buruzko liburua argitaratuko du ere. Donostia Zinemaldiak Espainiako Zinematekarekin elkarlanean antolatutako atzera begirako eta argitalpen bildumak ez du jarraipenik izango aurten. Bada, festibalaren 70. urteurrena aprobetxatuz, etapa berri bat abiatuko dute, eta aurrerantzean Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan plazaratuko ditu ziklo berezien liburuok. Claude Sauteti buruzkoa izango da lehen

By |2022-08-09T11:09:21+02:0015 ekaina, 2022|

Josu Martinez: “Hegoaldea 70-80ko hamarkadetan zegoen antzeko momentuan dago Iparraldea egun”

Euskal zinemaren inguruan ikerketak egina da Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea. Gure Sol Lekua (André Madre, 1956) euskaraz egindako lehen filmaren inguruan ardaztu zuen 2014an bere doktoretza tesia, eta hasitako bide horri jarraiki, orain arte bildu ez den euskal zinemaren historia biltzea izan du helburu aurkeztu berri duen Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza lanean. Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan ematen duten Juan

By |2022-05-10T11:17:01+02:0010 maiatza, 2022|

‘Ander’ filmaren gidoia elebitan argitaratu dute

Roberto Castón zuzendari eta gidoilariak Ander arrakastatsua 2009ko Berlineale jaialdian estreinatu zuen, gizonezkoen arteko maitasun harreman baten inguruan ardaztutako euskarazko lehen filma, eta nazioarteko 150 jaialditan 27 sari eskuratu zituen. Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen testuinguruan, bada, filmaren gidoia elebitan argitaratu dute, eta salgai da sarean.

By |2021-07-01T09:56:15+02:001 uztaila, 2021|

‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea

Elias Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak ‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea plazaratu dute. Nestor Basterretxearen zinematografia lana aztertu, eta Maria Jesusen ‘Tatus’ Fombellidaren lana aurkeztu dute bertan.

By |2021-04-06T10:28:29+02:006 apirila, 2021|

Luis Buñuelen lanari buruzko lehen liburua kaleratu du Nosferatuk

Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatutako aurtengo Nosferatu zikloa Luis Buñuel zinemagile aragoiarrari eskaini diote, eta honi lotutako argitalpenetan lehena, gaztelaniazkoa, aurkeztu dute gaur, otsailak 2, Donostiako Tabakaleran lanaren koordinazioaz arduratu diren Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak eta Jesus Angulo kritikariak. Euskarazko jatorrizko obra Harkaitz Cano idazlea prestatzen ari da.

By |2021-02-02T13:38:41+02:002 otsaila, 2021|

Yannick Bellon zinemagileari buruzko argitalpena eta atzera begirakoa aurkeztu ditu Filmategiak

Euskadiko Filmategiak Yannick Bellon zinemagile biarriztarrari buruzko argitalpena eta atzera begirakoa aurkeztu ditu. Zikloa urritik abendura izango da Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan, eta Liburua salgai dago jada liburu?dendetan eta erakundearen webgunean, 19€-an.

By |2019-10-03T13:28:32+02:003 urria, 2019|
Go to Top