1963an Suediako telebistak Euskal Herrian errodatutako irudiak berreskuratu dituzte

Daniel Grenholm eta Lennart Olson kazetari suediarrek 1963an hainbat hilabete egin zituzten Euskal Herrian. Garaiko herritarren ohiturak eta egunerokoa jaso zituzten, eta Argibel Euba Ugarte etnologoak, EHUko Mikel Laboa Katedrari esker, dokumentu horiek topatu eta ikertu egin ditu, ostean, Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak lanean argitaratzeko.