Zinemaren historiako hamar jantzi ikoniko, Errenterian ikusgai

Errenteriako Jantziaren Zentroak prestatutako Argiak, kamera, moda! erakusketa berria bisitatzeko aukera izango da Kapitain Etxean irail amaierara arte. Film zehatz baterako sortu zituzten eta modaren historian mugarri bilakatutako hamar jantzirekin osatu dute bilduma, tartean, Gone with the Wind (Victor Fleming, 1939) eta Pretty Woman (Garry Marshall, 1990) filmetako protagonisten soinekoekin.