Martxoaren 17tik 31ra, Gizazinea zikloa Bilbon

Martxoaren 17an, ostirala, hasi eta hilaren 31ra arte, balioetan oinarritutako hezkuntza, giza eskubideak, genero berdintasuna, espetxe politika, eta beste hainbat gai sozial aztergai dituzten arte eta ikus-entzunezko sormenak eskainiko dituzte Bilboko bost aretotan, hiriko udalaren ekimenez, Gizazinea zikloan. Filmen kasuan, iazko Zinebi jaialdian eskaini zituzten hainbat laburren emanaldiarekin abiatuko dute ekimena.

By |2019-05-17T11:12:50+02:0016 martxoa, 2017|

Aurkeztu dute 39. Euskal Zine Bileraren egitaraua

Donostia Zinemaldira hurbiltzeko (ez soilik datari dagokionean, baita harreman pertsonalei begiratuta ere) egin duten ahalegina, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren parte hartzea, jaialdiaren kartela aukeratzeko lehiaketaren irabazlea, Benito Ansola Bekaren emaitza berria eta (H)emen her(e) elkarteak kudeatuko duen Berbaldia izan dira Euskal Zine Bileraren edizio berriko aurkezpenean nabarmendutako alderdiak.

By |2016-10-25T08:13:42+02:005 urria, 2016|

Iratxe Mediavilla: “Zailtasun nagusia gure buruari jartzen diogun presioa da”

Iratxe Mediavilla (Elorrio, 1985) gaztearen lehen film luzea da Argi. 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako Elorrion girotutako lana elkarlanean eta herritarren babesarekin osatzen ari dira, eta datorren urte hasieran estreinatzeko asmoa dute. Mediavillarekin izan gara. Nola sortu zen proiektua eta zein helbururekin? Argi beste proiektu txikiago batetik sortu zen. Proeiktu hura, normalean egiten ditugun beste proiektuekin alderatuta, oso ezberdina zen. Talde osoa elkarrekin hasi zen

By |2019-05-16T16:14:32+02:0031 abuztua, 2015|

‘Argi’, denen artean egindako filma

https://www.youtube.com/watch?v=VVzZFQ-ZeH0 Hiru asteko lan gogorraren ondoren, Argi filmeko lantaldeak atseden har dezake hurrengo erronkarekin hasi aurretik, izan ere, Elorrioko (Bizkaia) etxe, eliza eta kaleetako grabaketa saioak amaitu berri dituzte. Filma Iratxe Mediavillak (Elorrio, 1985) zuzentzen duen lehen luzea da, ikus-entzunezkoetan esperientzia luzea duen arren, lan ugari egin baititu publizitate eta dekorazio sailetan.

By |2019-05-16T16:20:51+02:0017 abuztua, 2015|
Go to Top