Iratxe Mediavilla zinegileak figuranteak behar ditu ‘Argi’ bere lehen luzea errodatzeko

Datorren astelehenetik, uztailak 20, abuztuaren 7ra bitarte, Elorrioko (Bizkaia) kaleak XX. mende erdialdeko dekoratu bilakatuko dira Iratxe Mediavillaren Argi filmaren errodajea dela-eta. Bertan, 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako Euskal Herria eta euskararen egoera aztertuko ditu Argi izeneko neska baten ikuspegitik.