Hamahirugarrenez, badator Zinegin festibala

Azaroaren 21etik 24ra bitartean ospatuko dute Hazparnen egin ohi duten euskal zinemaldia, eta bertan, azken hilabete eta urtean aurkeztutako eta oihartzuna izan duten euskal ekoizpenak pantailaratuko dituzte. Musika ere ez da faltako.