Zabaldu dute 14. Huhezinemaren deialdia
2021eko otsailaren 16ra bitartean egongo da zabalik Huhezinema – Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioan izena eman eta filmak bidaltzeko epea. Martxoaren 16tik 18ra egingo da eta pandemiaren egoerak zehaztuko du Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, online edo “modu hibrido batean” ospatuko den.