‘IRATI’ filmak abiatuko du 7. Bidaiariak zinera! kanpaina
EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen eta Zineuskadi Elkartearen arteko lankidetzari, eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker, euskal estreinaldiak 79 zinema aretotara iritsiko dira 2023an, bi euroko deskontuarekin. Besteak beste, My way out (Izaskun Arandia), 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), A los libros y las mujeres canto (Maria Elorza) eta Tetuán (Iratxe Fresneda) proiektuak babestuko ditu ekimenak.