Doklab formakuntza programa jaio da, Nafarroan

Espainiako Estatuko eta Latinoamerikako zinemagile berriei zuzenduta dago programa, eta 20 proiektu aukeratuko dituzte, sortzaileek bi asteko egonaldia egin dezaten. Ostean,  sei hilabetez, proiektuok garatu beharko dituzte, 2023ko Punto de Vista jaialdian aurkezteko helburuz. Izen-ematea webgunetik bertatik egin behar da, abuztuaren 20a baino lehen.