Ostiralean estreinatuko dute ‘Araxesen gainetik, Malloren azpitik’ dokumentala
Araizko eta Beteluko Udalen ekimenez eta Labrit Ondarea ekoiztetxearekin laguntzarekin, bi udalerri horietako herritarren ahozko memoriaren transmisioa egingo duen Araxesen gainetik, Malloren azpitik dokumentala osatu dute. Estreinaldia ostiralean, maiatzak 7, egingo dute Arizko udaletxean, Arriben, eta bi pase izango dira.