Astean behin zinemara: Atom Egoyan-en ‘Ararat’

Munduko zinemagintzako ibilbide pertsonalenetako eta harrigarrienetako baten aurrean gaude. Atom Egoyan kanadarra da, armeniarra jatorriz, bere Exotica lanarekin jendea liluratuta utzi zuena. Lan horretan fintasunez eta gaitasunez azaleratu zuen bere barnea eta, aldi berean, aparteko trebetasuna erakutsi zueniradokizunez eta gogoetarako deialdiez betetako 'unibertso' bitxiak eta liluragarriak sortzeko. Pixkanaka-pixkanaka ez ohiko koherentziaz bere ibilbidea garatzen joan zen, bere lana begirune handiz onartua izateraino, egindako zenbait filmen bidez: El liquidador, Dulce porvenir, edota munduko zinemazale guztiokezinegon urduriaz