Aitor Bereziartuaren ‘Lisbeth’ filma errodatzen ari dira
Mirokutana ekoizpen etxe oiartzuarrak ofizialki ekoizten duen lehen lana da Aitor Bereziartuaren Lisbeth. Abenduan abiatu zuten errodajea, eta urtarrilaren 15ean amaituko dute. Aranzadirekin batera elkarlanean sortutako proiektua da, Olatz Retegi Recalde antropologoaren laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskuratu zuen iaz.