Gaur abiatuko dute X. Euskal Zinema Dokumentalaren Astea
Urriaren 25era bitartean bost film pantailaratuko dituzte Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Berrikuntza gisa, ikus-entzuleek lan onena erabakitzeko eskumena izango dute. 19:30ean hasiko dituzte saioak, eta sarrera doan da.