‘Nech je svetlo’ eta ‘Mi pequeño gran samurai’ nagusi Zinegoaken

Let there be light (Nech je svetlo) film eslovakiarra gailendu da Bilboko Zinegoak jaialdiko 17. edizioan. Marko Škopek zuzendutako lanak FIK saileko errekonozimendu gorena jasotzeaz gain Zinegoak 2020 Sari Nagusia irabazi du. DOK sailean Nicole Costa txiletarraren El viaje de Monalisa eta KRAK atalean Jessie Jeffrey Dunn Rovinelliren So Pretty nabarmendu dituzte epaimahaikideek. Mi pequeño gran samurai  film laburra saritu du publikoak.

By |2020-03-08T16:38:30+02:008 martxoa, 2020|

Arantza Ibarra: “Errespetuz heldu nahi izan diot gaiari, erantzukizunez”

Gertatutakoa ezagutzean ezintasuna sentitu zuen Arantza Ibarra zinegile ondarroarrak. Bere herriko gazte transexual batek bere buruaz beste egin zuen 2018an, eta berehala ekin zion informazio biltzeari. Gazte horrek Ekai Lersundi zuen izena, eta haren omenez 21 minutuko iraupena duen Mi pequeño gran samurai (2020) film labur dokumentala aurkeztuko du zinemagileak Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Nazioarteko Jaialdian. Izaskun Arandiak ekoiztu du

By |2020-04-03T11:30:50+02:0020 otsaila, 2020|

Abian da 2019ko Laburbira

Gaur, martxoaren 20an, Bergaran abiatuko dute 2019ko Laburbira egitasmoa. Apirilaren 13ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu zirkuituak euskarazko 9 film labur eskaintzeko, guztiak euskaraz eta 2016 – 2018a bitartean egindakoak.

By |2019-03-20T14:44:22+02:0020 martxoa, 2019|
Go to Top