30.000 ikusletik gora izan ditu Akelarre filmak Frantziar Estatuan
30.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute Akelarre (2020) filma, joan den abuztuaren 25ean Frantziar Estatuan estreinatu zutenetik. Dulace banatzaileak 130 kopia baino gehiagorekin zabaldu du herrialdean zehar, eta Pablo Aguero zuzendariak berak parte hartu du hainbat aurkezpen emanalditan.