Zinemarako pizgarri fiskal berriak aztergai, Araban  

Zinemarako zerga-pizgarrien araudi berriaren xehetasun guztiak ulertzeko lantegia eskainiko du APIKA – Arabako Ikus-entzunezko Ekoizle Burujabeen Elkarteak. Apirilaren 17an finkatu dute hitzordua, 9:00etatik 13:00etara, HIBRIDALAB – Arabako Berrikuntza Ireki eta Sormen Transferentziarako Zentroan.