Zineleku udalekuen bigarren edizioa Gasteizen egingo dute

Lehen edizioak izandako arrakasta ikusita, Zineleku ikus-entzunezko udalekuek bigarren itzulia izango dute aurten. Gasteizko hirigune zaharrean gauzatuko da, uztailaren 23tik abuztuaren 3ra, eta elkarrekintza eta elkartrukea sustatuko ditu. Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak eta Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatuko dute, eta KalakaLabek gauzatuko du.

By |2017-03-09T09:19:49+02:001 martxoa, 2017|
Go to Top