ZG Hedapena, 60 udalerrietan

Bilboko Zinegoak – Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitartean ospatu berri dute. Ohiko programazioaz gainera, jauzi kuantitatiboa egingo dute, eta, Bilbon ez ezik, 60 udalerritan ere proiektatuko dituzte zinemaldiak jaso dituen ikus-entzunezkoak.

By |2020-03-11T10:53:05+02:0011 martxoa, 2020|

Mendi Tour hilabetea izango da martxoa

Mendia, abentura eta arriskuzko kirolak ardatz dituen Bilbao Mendi Film jaialdiak hamargarren edizioa ospatu zuen joan den abenduan. Ekitaldia urte osoan zehar zabaltzearen apostua egin zuen orain urte batzuk antolakuntzak, eta, hala, martxoa Mendi Tour hilabetea izendatu dute. Festibaleko ale onenak, mendiko zinemagintzako alerik gaurkotuenak alegia,  ikusteko aukera zabala eskainiko da Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Val d’Aran eta Asturiasko hainbat herritan. 

By |2018-03-02T15:21:03+02:001 martxoa, 2018|
Go to Top