Zinema Eraikitzen sailaren 28. edizioan sei film aurkeztuko dituzte
Postprodukzio fasean dauden eta aurrera ateratzeko zein nazioartean hedatzeko zailtasunak dituzten film latinoamerikarrei bultzada bat ematea du helburu Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen sailak, eta aurten, jasotako 113 lanetatik, sei hautatu ditu epaimahaiak jaialdian aurkezteko.