Donostia Zinemaldiko 62. edizioari buruzko aplikazioa eskuragai da jada

Donostia Zinemaldiak eta Movistar TV-k elkarlanean 62. edizioari buruzko smartphoneetarako aplikazioa aurkeztu dute. Jaialdiko aktualitatea jarraitzeko, gustuko filmak planifikatzeko eta hiriari buruzko informazio interesgarria eskuratzeko aukera emango du, eta erabat doakoa izango da.