‘MEMORIA’: Amnesia…

Zuzendaria: Apitchatpong Weerasethakul Urtea: 2021 Herrialdea: Kolonbia, Tailandia ‘Amnesia’ ¿Zergatik egin ote du Apitchantpong Weerasethakul-ek oroimenari buruzko film bat? Honelaxe zioen, orain dela gutxi, estreinatu berri duen Memoria filmaren inguruko elkarrizketa batean: “oso oroimen txarra dut, une oro ahazten zaizkit gauzak”. Nola ez, zinemagilea ez da arazo horrek mugatzen duen pertsona bakarra. Estres, antsietate, eta depresio kasuak goraka doaz, eta haiekin batera, memoriarekin lotutako arazoak.