Gidoien idazketarako lantegia, Tabakaleran
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak elkarlanean atonduriko film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako lantegia egingo dute apirilaren 10etik 12ra bitartean Tabakaleran, Blanca Escoda profesionalaren zuzendaritzapean. Martxoaren 21a arte eman daiteke izena.