Abian da Apika Audiovisual Project LAB 2024 deialdia

Apika Audiovisual Project LAB deialdiaren 2024ko edizioaren berri eman du APIKA – Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak. Gidoiaren idazketan, proiektuaren ekoizpenean edota haren iraunkortasunean aholkularitza eta proiektuak saltzeko dokumentuak egiteko laguntza behar duten ekoizleei zuzendutako mentoretza eskainiko dituzte haren bidez.

By |2024-02-28T15:20:35+02:0028 otsaila, 2024|

Audiovisual Project Lab 2023: aukeratutako sei proiektuak

Gidoiaren idazketan, proiektuaren ekoizpenean edota haren iraunkortasunean aholkularitza eta proiektuak saltzeko dokumentuak egiteko laguntza eta mentoretza-saioak eskainiko dizkiete deialdian hautatutako proiektuei. APIKA – Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak antolatuta, maiatza eta azaroa bitartean egingo dira lan saioak.

By |2023-05-24T12:48:08+02:0024 maiatza, 2023|

Zabalik da APIKA Audiovisual Project LABen izena emateko epea

Araban eta EAEn ikus-entzunezko industria indartzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko APIKA elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin, ikus-entzunezko proiektuen gidoiaren eta ekoizpen-estrategiaren garapenean aholkuak emateko APIKA Audiovisual Project LAB programa sortu du. Izen-ematea zabalik da maiatzaren 30era arte, eta jasotako egitasmoen artean 4-6 hautatuko dituzte ekainetik azarora lantzeko.

By |2021-05-18T13:23:44+02:0018 maiatza, 2021|
Go to Top