‘Negu hurbilak’ eta ‘Anekumen’ filmak, Locarnoko Zinemaldian

Gaur, abuztuak 2, abiatuko dute Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 76. edizioa, eta hilaren 12ra bitartean luzatuko da. Hitzorduak iraun bitartean, bi euskal proiektu erakutsiko dituzte: Negu Kolektiboaren fikziozko lana Cineasti del Presente sailean lehiatuko da; Irati Gorostidiren lehen film luzea izango denak Locarno Residency topaketetan parte hartuko du.

By |2023-08-02T08:57:55+02:002 abuztua, 2023|

FIDLab ekimenean saritu dute Irati Gorostidiren ‘Anekumen’ proiektua

Aurrez aurkezturiko Contadores laburra oinarri, Anekumen printzipio iraultzaileak bizitzako eremu intimoenetara bideratzeko prozesuan oinarritzen den lana da. Culori Saria jaso du, FIDMarseille jaialdiaren abaroan, eta ondorioz, postprodukzio-laborategi batean egonaldia egiteko aukera izango du, Korsikan.

By |2023-07-11T08:50:24+02:0011 uztaila, 2023|
Go to Top