10. urteurrena ospatu du Donostiako Bang Bang Zinemak
Azaroaren 29an, Die Hard (John McTiernan, 1988) eta Monty Python’s Life of Brian (Terry Jones, 1979) filmak pantailaratuz egitasmoak hamarkada bete duela ospatu dute, Antzoki Zaharrean.
Azaroaren 29an, Die Hard (John McTiernan, 1988) eta Monty Python’s Life of Brian (Terry Jones, 1979) filmak pantailaratuz egitasmoak hamarkada bete duela ospatu dute, Antzoki Zaharrean.
Larrotxene Kultur Etxeko ikus-entzunezko ikastaroetako ikasleen lanak erakutsiko dituzte ekainaren 21ean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ekitaldiak ordubete inguruko iraupena izango du, eta koprodukzioen eta ekoizpen propioen artean, zazpi lan ikusi ahal izango dira.
Otsailaren 27tik martxoaren 1era bitartean, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakusketa gauzatuko dute Donostian eta Tolosan. Zinema emanaldiez gain, zinemagile eta adituen solasaldiak hartuko ditu 2024ko egitarauak.
Gaurtik aurrera, eta hilaren 7ra bitartean, 16. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko lan onenak pantailaratuko dituzte Antzoki Zaharrean (19:00etan); aldiz, egun bat gehiagoz luzatuko Golem Baiona zinemetako eskaintza (17:30ean eta 20:00etan).
Espainiar lurraldeko lehen zinemagile feministatzat duten sortzailearen hiru film egongo dira ikusgai, Antzoki Zaharrean eta Tabakaleran. Saioak 19:00etan abiatuko dituzte.
Urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean hiriko hainbatagertokitan pantailaratuko dituzten film luzeen lehen zerrenda argitu du festibalak. Sébastien Vanič frantziarrak zuzendutako Vermines lanak irekiko du 2023ko ekitaldia.
Musika eta dantza ikuskizuna, zinema emanaldia, eta ostea, festa. Hitzordu gustagarria prestatu du Bang Bang Zinema elkarteak uda atarirako. Sarrerak eskuragarri daude Donostia Kulturaren webgunean zein Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan.
The Truman Show (Peter Weir, 1998) eta Love Actually (Richard Curtis, 2003) filmak pantailaratuko dituzte abenduaren 17an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Saioa 19:30ean hasiko dute, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.
1972an sortutako Kresala Zineklubak oraindik ere bizirik dirauela aldarrikatu dute Donostiako Antzoki Zaharrean egindako ekitaldi berezian. Zineklubeko sortzaileek Kresala Sariak jaso dituzte, eta Kresala Zinekluba, hamaika mundutarako leiho bat dokumentalaren mundu mailako estreinaldiak borobildu du ospakizuna.
“Sustotxoen ilarak” badu 2022ko deialdi ofiziala. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astearen abonuak urriaren 21etik aurrera jarriko dira salgai, 11:30ean, Antzoki Zaharreko leihatilan.