Begiradak II: ‘IKUSKA’ SAILA

Euskal zinemaren oinarriak errotzeko asmoz, Antxon Ezeizak eta Luis Iriondok ‘Ikuska’ dokumental sorta ondu zuten 1979 eta 1984 urteen artean. Ezeizak berak zuzendutako Erreferenduma kontsideratu izan da lehen obra, baina behin betiko sailetik kanpo geratu zen. 15 zuzendarik (amateurrak eta profesionalak) hartu zuten parte 20 film laburrek osatutako bilduman. Gizarte eta kultur gaiak jorratu zituzten sortzaileek beren lanetan, denak ere, teknikoki eta estetikoki pareko zirelarik.

By |2023-08-07T10:27:21+02:007 abuztua, 2023|

Antxon Ezeiza protagonista, Zinemaldiaren uztaileko edukietan

Zinemaldia Podcast egitasmoaren seigarren atala zinemagile donostiarrari eskaini berri diote. Bestalde, ARTXIBOA webgunean jasotako edukien artean aukeratuta, hilabeteko proposamen berezia ere Ezeizarekin dago zuzenean lotuta. 1977ko Zinemaldian Kubako ordezkaritzaren baitan Ezeizak nola parte hartu zuen jasotzen duen gutuna argitaratu dute.

By |2023-07-12T12:57:24+02:0012 uztaila, 2023|

‘Ke arteko egunak’ filma pantailaratuko dute, Tabakaleran

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren hirugarren alearen jendaurreko aurkezpena egingo dute Beñat Sarasola eta Maialen Beloki egileek. Bertan, Koldo Izagirre eta Antxon Ezeizaren lana izan dute abiapuntu, eta hain zuzen ere, lehenak idatzi eta bigarrenak zuzendutako filma eskainiko dute, Donostia Zinemaldiaren sail ofizialean lehiatu den lehen euskarazko filma.

By |2022-10-20T11:55:07+02:0020 urria, 2022|

Koldo Izagirre eta Antxon Ezeiza protagonista, ZINE aldizkariaren hirugarren alean

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren argitalpen berriak Euskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua du aztergai, bi sortzaileren obrak abiapuntu. Ikerketaren jendaurreko aurkezpena urrian egingo da, Donostiako Tabakaleran, eta Ezeizak zuzendu eta Izagirrerekin batera idatzitako Ke arteko egunak (1989) pantailaratuko dute.

By |2022-10-20T10:58:02+02:0012 uztaila, 2022|

Euskadiko Filmategiak Antxon Ezeizaren funtsa gizarteratuko du

Erakundeak jakitera eman duenez, zinemagile donostiarraren funts dokumentala, bibliografikoa eta grafikoa katalogatu du, eta bere artxiboan kontsultatu ahalko dira, komunitate zientifikoaren esku ere utziz. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da. Donostia Zinemaldiarekin eta Elias Querejeta Zinema Eskolarekin lankidetzan katalogatu eta kontserbatuko du Euskadiko Filmategiak Ezeizaren (1935-2011) funtsa. Erakundeko zuzendaria den Joxean Fernándezek elkarlanaren garrantzia azpimarratu du prentsa-ohar bidez: “Ezeiza zinemagile, teoriko eta gure zinemagintzaren

By |2022-07-05T14:12:14+02:005 uztaila, 2022|

‘Futbola eta euskara’ filma emango dute Baionan eta Tuteran

Euskararen Egunaren harira, Futbola eta euskara (Antxon Ezeiza) film laburra proiektatuko dute Tuteran eta Baionan, hilaren 2an eta 3an. Enkontrua Gu ere bai! kirol ekimenak antolatu du, eta helburu argia dute: “Gure taldeetan, kiroldegi, frontoi edo zelaietan euskararen aldarrikapena lau haizetara zabaldu nahi dugu”.

By |2021-12-01T15:18:36+02:001 abendua, 2021|

Zein izan zen Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten euskarazko lehen filma?

Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak izan zen, 1989an, Donostiako Zinemaldiaren baitan, eta gainera, sail ofizialean, aurkeztutako euskarazko lehen filma. Euskal Herriko gatazka politikoa eta 80ko hamarkadako garai korapilatsua hizpide zituen lanak Donostia Saria eskuratu zuen, kritika gogorrak jaso bazituen ere.

By |2019-05-22T16:40:40+02:009 uztaila, 2014|
Go to Top