‘Bergmani amaiera ematen’ jardunaldiak antolatuko dituzte BilbaoArten

‘Bergmani amaiera ematen’ saio bereziak antolatuko ditu BilbaoArte Fundazioak irailaren 11tik 14ra bitartean. Jardunaldietan Scener ur ett äktenskap (Scenes from a Marriage, 1973) telesaila proiektatuko dute lehen bi egunetan, eta Antonio Santamarinak zein Santos Zunzuneguik hitzaldi bana eskainiko dute azken bietan. Saioetan parte hartzeko, inskripzio orrian izena eman beharko du interesatu orok.