Antonio J. Ruiz omenduko du Nafarroako Filmotekak, ekainean

Zinemagile iruindarra zendu zenetik 20 urte beteko dira aurten, eta erakundeak saio berezia prestatu du haren omenez. Gainera, duela 100 urte Ernest Hemingaway kazetariak eta idazleak Iruñea aurrenekoz zapaldu zuela gogoratuko dute, eta Sanferminak iristear direla, Miquel Mezquíriz Eraso erreportari zinematografiko eta ekoizle tafallarrak 1950eko hamarkadako festotan hartutako irudiak berreskuratuko dituzte.