Badator Donostiako Creative Commons Zinemaldiaren edizio berria
Creative Commons lizentziapean sortutako zinema sustatzeko asmoz, CineCCdonostia zinemaldia egingo dute Donostian azaroaren 16tik 20ra, Koldo Mitxelena Kulturunean eta DSS2016 gunean. Ikusleek nazioarteko film luze eta laburren sorta oparoaz gozatzeko aukera izango dute, eta horrekin batera, mahai-inguruak, hitzaldiak eta foroak antolatu dituzte, lizentzia libreen sorkuntza eta zabalkundeari buruz hausnartzeko.