‘LA GUITARRA FLAMENCA DE YERAI CORTES’: Zauria, erra, auzoa
Zuzendaria: Antón Álvarez Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Saila: ZUZENDARI BERRIAK "Tanganaren lehen filma" deitzen diote guzti horien zirraraz inguratuta heldu naiz aretora. Nik, ordea, nahiago dut pentsatu Antón Alvarezen debuta ikustera natorrela, ziurtzat jotzen baitut pertsona eta pertsonaia banandu behar direla dioen egitate hori. Hala, pentsa dezaket Puchito, Yerai Cortesen eskutik, flamenkora hurbiltzen hasi zeneko istorioa ezagutzera natorrela. Are, zuzendariak berak indartuko dit uste hau