Loraldiaren 4. edizioa martxoaren 5ean abiatuko dute

Martxoaren 5etik 26ra egingo duten laugarren Loraldiak 30 hitzordu inguru eskainiko ditu Bilboko 20 aretotan, eta 120 sortzaileren lanak izango dira ikusgai. Ikus-entzunezkoei lotutako jarduerei dagokienean, Thinking Football Film Festival jaialdia eta Bego Vicario zinegileari eskainitako saioa egingo dituzte.