‘Les 400 coups’ filmak emango dio jarraipena Zinema eta Hiria zikloari

François Truffaut zinemagile frantziarrak zuzendutako Les 400 coups (1959) filma emango dute bihar, martxoak 30, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Zinema eta Hiria zikloaren baitako emanaldia da, hilabete bakoitzeko azken asteazkenean gauzatzen ari direna.