Euskal Zinemaren Eguna egingo dute bigarrenez hilaren 28an

EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak, Euskadiko Filmategiarekin eta Kimuak programarekin lankidetzan, iragan azaroan antolatu zuen lehen Euskal Zinemaren Eguna; bi asteko tartean, Euskal Herriko bederatzi aretotan eskaini zuten Alex de la Iglesia bilbotarraren Acción mutante (1993) zientzia fikziozko klasikoa. Datorren astelehenean, hilak 28, aldiz, Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek 2006an aurkeztu zuten Kutsidazu bidea, Ixabel arrakastatsua proiektatuko dute Donostian, ekimenaren bigarren ekitaldian.

By |2019-01-29T13:57:56+02:0025 urtarrila, 2019|

Sarreren prezioa jetsiko du SADEk BEZaren murrizketaren ondorioz

Donostiako zinema aretoak ustiatzeaz arduratzen den SADE kudeatzaileak aurreratu duenez, Principe, Antiguo Berri eta Trueban egiten diren proiekzioen sarreren salneurria murriztuko du. Aldaketarekin, 7,80 €-tik 7,60 €-koa izatera pasatuko da ordain gastua, eta datorren ostiraletik aurrera, uztailaren 6tik alegia, egongo da abian.

By |2018-07-03T12:56:54+02:003 uztaila, 2018|

Haur eta gazteentzako filmak, 4 euroren truke Donostian

Abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra haur eta nerabeentzako filmak lau euroren truke eskainiko dituzte goizetan Donostiako Antiguo Berri zinema aretoan. Tartean, Stand by me Doraemon, Big Hero 6 eta Dixie eta matxinada zombia izango dira ikusgai. Gabonetako oporraldia ahal beste aprobetxatu dezaten, etxeko txiki eta gazteentzako zortzi film eskainiko dituzte Antiguo Berrin goizetan. Mortadelo y Filemon contra Jimmy el Cachondo (Javier Fasse), Night at the Museum:

By |2019-05-17T15:58:54+02:0024 abendua, 2014|
Go to Top