Egia. Aitortza. Erreparazioa zikloa egingo dute gaur, Gasteizen

Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, Egia. Aitortza. Erreparazioa emanaldi eta solasaldi zikloa egingo dute gaur Gasteizen. Amaia Udal Zentroan, Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktoreak zuzendutako ANTI (2019) film laburra proiektatuko dute 19:00etan, eta ostean, Bizipenen bilduma bideoa pantailaratuko dute.

By |2022-05-26T09:33:15+02:0026 maiatza, 2022|

Tokiko zinemari eskainitako saioa, Baigorriko Kulturaldian

1979tik ospatzen den Baigorriko Kulturaldiaren aurtengo edizioa iragan maiatzaren 28tik datorren ekainaren 20ra bitarte egiten ari dira, eta Basaizea elkartearen ekimenez, musika, literatura, antzerkia, dantza eta baita zinema ere, eskainiko dituzte programazio oparoaren baitan. Ikus-entzunezkoei eskainitako saioa ostiralean, ekainak 11, egingo dute.

By |2021-06-07T10:25:02+02:007 ekaina, 2021|

‘Muga deitzen da pausoa’ eta ‘Anti’ filmak, Loraldia festibalean

Martxoaren 10etik 29ra bitartean egiten ari diren Loraldia festibala hamaika kultura-proposamen eskaintzen ari da Bilbon, eta diziplina anitzeko jardueren artean zinemak ere badu tartetxoa. Hilaren 24an, Maider Oleagaren Muga deitzen da Pausoa (2018) dokumentala eta Josu Martinezek zuzendutako Anti (2019) film laburra emango dituzte doan, Arte Ederren Museoan.

By |2020-03-12T12:18:58+02:0012 martxoa, 2020|
Go to Top