Pressure Filmak ekoiztetxe euskaldunak ‘The Coffee Advisors’ telesaila aurkeztuko du New Yorken
Lander Camarero bilbotarrak idatzitako eta zuzendutako The Coffee Advirsors fikziozko telesailaren lehen hiru kapituluak aurkeztuko ditu Pressure Filmak ekoiztetxeak New York hirian. Ekitaldia Manhattango Anthology Film Archives zentroan izango da, irailaren 29an. Sarrera librea izango du bertaratu nahi duen orok, eta emanaldiaren ostean debate txiki bat antolatuko dute.