Estreinaldiak: Uztailak 24

Every Thing Will Be Fine Aurtengo Berlingo Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zuen Wim Wendersek bere lan berriena: Every Thing Will Be Fine. James Franco, Rachel McAdams, Charlotte Gainsbourg eta Marie-Josée Croze dira protagonista nagusiak; Franco, hain zuzen, Tomas Eldan idazlearen azalean sartuko da. Neska-lagunarekin sutsuki eztabaidatu ostean, autoarekin haur bat harrapatuko du. Hamabi urte geroago, gertaera ahaztu gabe jarraituko du Eldanek, istripuak haurraren ama eta