Uniko ekoiztetxearen ‘Unicorn Wars’ animazioak Eurimages laguntza jaso du

Alberto Vázquez animaziogile laudatuaren proposamen berriak arrakasta handiz hartu zuen parte ekainaren 14tik 20ra Frantziako Annecy hiriko animazio jaialdi entzutetsuko Work In Progress atalean, eta orain Europako Kontseiluaren kultura sustatzeko Eurimages laguntza jaso du, 390.000 euro. Europa osotik aurkeztutako film proposamenen artean, laguntza jaso duten 49 izenburuen artean dago.