‘Homeless Home’ eta ‘Lursaguak’ lanak, Annecy jaialdian

Animaziozko zinemari eskainitako Annecy jaialdiak aurtengo edizioa online egingo duela iragarri du. Ekainaren 15etik 20ra bitartean ospatuko dute, eta film laburren sailak partaidetza euskalduna izango du. UniKo ekoiztetxe bilbotarraren eskutik Alberto Vázquezek zuzendutako Homeless Home lana eta Izibene Oñederraren Lursaguak filmak lehiatuko dira jaialdi frantziarrean.